Bizenta Mogel | |
---|---|
Bizenta Mogelen irudia, Durangoko udal liburutegiko plakatik hartua. | |
Bizitza | |
Jaiotza | Azkoitia, 1782ko ekainaren 6a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Abandoko elizatea, 1854ko irailaren 29a (72 urte) |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Bizenta Antonia Mogel Elgezabal (Azkoitia, Gipuzkoa, 1782ko ekainaren 6a - Abando, Bizkaia, 1854ko irailaren 29a) euskal idazlea izan zen. Osaba Joan Antonio Mogelek ikasketak eman zizkion etxean[1]. Horri esker, garai hartako emakume batentzat erabat ohiz kanpokoa zen hezkuntza akademikoa lortu zuen. Ipui onac izenburuko alegia-bilduma idatzi zuen, eta 1804an argitaratu.